{"title":"Farmako antipsikotikoak eta aho-patologia: eragin kaltegarriak jakinarazteko Europako sistemaren bidezko analisia","authors":"Leire Urien, Unax Lertxundi, Teresa Morera Herreras, Nerea Jauregizar","doi":"10.26876/osagaiz.1.2022.415","DOIUrl":"https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2022.415","url":null,"abstract":"Farmako antipsikotikoak nahasmendu psikiatrikoen sintomatologia tratatzeko erabilgarriak diren talde terapeutikoa dira, besteak beste, psikosi organiko eta toxikoak, nahasmendu bipolarra, dementziarekin lotutako agresibitatea eta, jakina, eskizofrenia. Nahasmendu hauen sintomatologia kontrolatzeko nahiko eraginkorrak eta erabiliak izan arren, farmako hauek eragin kaltegarri ugari eragin ditzakete, besteak beste ahokoak. Hain zuzen ere, antipsikotikoekin tratatutako paziente eskizofrenikoengan deskribatutako aho-hortzetako osasunaren hondatzearekin lotuta egon litezke.Ikerlan honen helburua izan zen farmako antipsikotikoek aho-barrunbean eragindako eragin kaltegarriak aztertzea. Horretarako, aho-mailako erreakzio kaltegarrien jakinarazpenak bilatu ziren Europako Farmakozaintzaren datu-basean (EudraVigilance)2012-2021 tartean, eta haiekin erlazionatutako farmako antipsikotiko susmagarrien analisia egin zen.Esplorazio-analisi horretan ikusi ahal izan zen, antipsikotiko tipikoekin zein atipikoekin, eragin kaltegarri jakinarazienak xerostomia, sialorrea eta ahoko diskinesia izan zirela, nahiz eta jakinarazpen kopurua handiagoa izan antipsikotiko atipikoentzat. Tipikoen artean, haloperidola izan zen jakinarazitako ahoko patologia gehien zuen farmakoa, eta, atipikoen artean, klozapina.Kontuan hartuta xerostomia, sialorrea zein ahoko diskinesia aho-patologiarekin lotzen direla, hala nola txantxarrarekin, gaixotasun periodontalarekin eta higadurarekin, farmako antipsikotikoen segurtasun-profila gehiago ezagutzeak eskizofrenia duten pertsonen osasun fisikoa eta bizi-kalitatea hobetu ditzake.","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"19 1","pages":""},"PeriodicalIF":0.0,"publicationDate":"2023-11-16","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":null,"resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":"139267997","PeriodicalName":null,"FirstCategoryId":null,"ListUrlMain":null,"RegionNum":0,"RegionCategory":"","ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":"","EPubDate":null,"PubModel":null,"JCR":null,"JCRName":null,"Score":null,"Total":0}
Patricia Garcia-Gallastegi, Janire Urrutia, Igor Irastorza, J. Luzuriaga, Miren Revuelta
{"title":"Zelula amen garrantzia gainbehera neurodegeneratiboan, minbizian eta ehunen birsorkuntzan","authors":"Patricia Garcia-Gallastegi, Janire Urrutia, Igor Irastorza, J. Luzuriaga, Miren Revuelta","doi":"10.26876/osagaiz.1.2023.484","DOIUrl":"https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2023.484","url":null,"abstract":"Minbizia, neurodegenerazioa eta ehun-ingeniaritza, gaur egungo biomedikuntzako gairik jorratuenak dira. Zein baino zein garrantzitsuagoak dira pazientearen ongizatea handitu eta zama ekonomiko eta soziala gutxitzeko. Baina zein da hiru alor horiek elkar ditzakeen puntu amankomuna? Hiru patologien ikerkuntzan jauzi kualitatiboa eragin dezakeen elementua, zelula amen erabilera alegia.Zelula amak desberdindu gabeko zelulak dira, autoberritzeko eta zelula-leinu anitzetarantz desberdintzeko gai direnak. Zelula ama helduak, enbrionarioak ez bezala, gizaki helduen ehunetako nitxo ezberdinetan kokatzen dira eta berritze-tasa txikia dute; izan ere, G0 aldian mantentzen dira eta soilik egoera zehatzetan aktibatu edo desberdintzen dira.Orotara, berrikuspen honek zelula amek egoera desberdinetan izango duten inpaktuaren isla bat izan nahi du. Lan honen helburua izan da zelula ama helduen rol ezberdinak aztertzea, gaixotasun neurodegeneratiboetan, minbizian eta ehun kaltetuen birsorkuntzan duten papera aztertuz eta terapia zelularrean duten garrantzia aipatuz.","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"75 1","pages":""},"PeriodicalIF":0.0,"publicationDate":"2023-06-05","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":null,"resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":"139370811","PeriodicalName":null,"FirstCategoryId":null,"ListUrlMain":null,"RegionNum":0,"RegionCategory":"","ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":"","EPubDate":null,"PubModel":null,"JCR":null,"JCRName":null,"Score":null,"Total":0}
M. Altuna, A. Estanga, M. Clerigué, Maria Arriba, J. Saldías
{"title":"Alzheimer-en gaixotasuna Down-en sindromearen barnean","authors":"M. Altuna, A. Estanga, M. Clerigué, Maria Arriba, J. Saldías","doi":"10.26876/osagaiz.1.2023.478","DOIUrl":"https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2023.478","url":null,"abstract":"Down-en sindromea (DS) penetrantzia osoa duen genetikoki zehaztutako Alzheimer-en gaixotasunaren (AG) sortzaile da. Memoria ardatz nagusi duen narriadura kognitiboa da abiapuntu ohikoena. Bizi-itxaropenak 60 urte gainditzearen ondorioz, AGaren garrantzia nabarmen handitu da DSarenbarnean. Diagnostiko goiztiarra egitea posible da gainerako AG kasuetan bezalaxe, nahiz eta horretarako ezinbestekoa den azterketa neurologiko eta neuropsikologiko espezializatu bat egin ahal izatea. Narriadura kognitiboa dagoela zehaztu ostean,biomarkatzaileek diagnostikoa bermatzen laguntzen dute gainerako AG kasuetan bezalaxe. Horrek AGaren sintomak tratatzea ahalbidetzen digu eta baita AGari loturik sarritasun handiagoarekin ageri diren beste osasun-arazoenak ere (epilepsia eta lo-arazoak, esaterako). Diagnostiko eta tratamendu goiztiar eta egokiek DSa duten pertsona eta haienzaintzaileen bizi-kalitatea hobetu dezakete.","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"98 1","pages":""},"PeriodicalIF":0.0,"publicationDate":"2023-06-05","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":null,"resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":"139370887","PeriodicalName":null,"FirstCategoryId":null,"ListUrlMain":null,"RegionNum":0,"RegionCategory":"","ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":"","EPubDate":null,"PubModel":null,"JCR":null,"JCRName":null,"Score":null,"Total":0}
Gorane Beldarrain Gonzalez, Nuria Capdet, Jon Ander Alart, Marc Chillida, A. Álvarez, Daniel Alonso-Alconada
{"title":"Jaiotza inguruko asfixiaren ondoriozko modulazio epigenetikoa","authors":"Gorane Beldarrain Gonzalez, Nuria Capdet, Jon Ander Alart, Marc Chillida, A. Álvarez, Daniel Alonso-Alconada","doi":"10.26876/osagaiz.1.2023.495","DOIUrl":"https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2023.495","url":null,"abstract":"Jaiotza inguruko asfixia, jaioberrien heriotza eta arazo neurologikoak eragiten dituen arrazoi nagusietarikoa da. Ezagutzen den tratamendu bakarra hipotermia terapeutikoa da eta hori, asfixia-kasuak bizkortasunez identifikatzeko zailtasunarekin batera, erronka handia da eraginkorrak diren neurri neurobabesleak aplikatzeko. Asfixia gertaera hipoxiko-iskemiko batekin hasten da eta odoljarioaren berrezarpenak jarraitzen dio. Egoera horren aurrean fisiopatologia konplexu bat garatzen da, hainbat ezaugarri berezirekin: eszitotoxikotasuna, mitokondrioen disfuntzioa, hantura, apoptosia eta nekrosia, besteak beste. Garunean garatzen den kaltea denborarekiko mendekoa da eta klinika-arloan entzefalopatia hipoxiko-iskemiko izenarekin ezagutzen da. Kalte horren larritasunaren arabera hipotermia terapeutikoa erabiliko da edo ez. Zelulak egoera hipoxikoetara moldatzen dira eraldaketa epigenetikoen bidez. Oro har, geneak isiltzen dira eraldaketa horien ondorioz, baina oxigenoaren erabilgarritasuna eta zelulen metabolismoa moldatzen duten beste zenbait generen espresioa ere areagotu egiten da. Prozesu epigenetiko garrantzitsuenen artean hipoxiak eragindako faktorearekin (HIF-1) lotutako prozesuak, DNAren metilazioa, mikroRNAk eta histonen eraldaketak daude. Nahiz eta eraldaketa epigenetikoen helburua oxigeno-gabeziara moldatzea izan, garunean gertatutako kalteak handitu ditzakete. Hori dela eta, ikerketa-lan batzuk sendagaiak bilatzen ari dira eraldaketa horiek ekiditeko. Berrikuspen honetan jaiotza inguruko asfixiari buruzko informazio aipagarriena bai eta egoera hipoxiko-iskemikoen aurrean gertatzen diren eraldaketa epigenetiko nagusiak deskribatzen dira.","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"128 1","pages":""},"PeriodicalIF":0.0,"publicationDate":"2023-06-05","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":null,"resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":"139370821","PeriodicalName":null,"FirstCategoryId":null,"ListUrlMain":null,"RegionNum":0,"RegionCategory":"","ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":"","EPubDate":null,"PubModel":null,"JCR":null,"JCRName":null,"Score":null,"Total":0}
{"title":"Gizarte-laguntzan oinarrituriko esku-hartze pilotu batek bularreko minbizidun pazienteen aurre-egite estrategietan duen eraginaren azterketa","authors":"Ibane Aizpurua-Perez, Amaia Arregi, David Gonzalez, Maite Aguinaga, Ainitze Labaka, Joana Perez-Tejada","doi":"10.26876/osagaiz.1.2023.410","DOIUrl":"https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2023.410","url":null,"abstract":"Minbizidun pazienteen ingurune hurbilak asetzen ez dituen premiei erantzuteko, berdinen arteko gizarte-laguntzako programak sortu dira azken urteotan. Luzetarako saiakuntza kliniko batean kokatzen den ikerketa honen helburua izan da aztertzea zer eragin duen berdinen arteko gizarte-laguntzako esku-hartze batek estresari aurre egiteko estrategia ezberdinetan, Gipuzkoako Onkologikoa Fundazioan bularreko minbiziaz diagnostikatutako emakumeen artean eta bularreko minbizia gainditutako boluntarioek trukatutako laguntza oinarri hartuta. Esku-hartzea 6 edo 8 gizarte-laguntzako saioz osatu zen, bakoitzean paziente batek eta boluntario batek parte hartu zutelarik. Emaitzek islatzen dutenez, talde esperimentaleko emakumeek umorea bezalako aurre-egite egokitzailea gehiago erabili zuten eta ezeztapena bezalako aurre-egite ez-egokitzailea, aldiz, neurri txikiagoan. Gainera, kimioterapia jaso zuten kontrol-taldeko parte-hartzaileen artean umorearen erabilera urriagoa egin zen, jaso ez zutenekin alderatuta. Gure aurkikuntzek iradokitzen dute berdinen arteko gizarte-laguntzako programek arintzen lagun dezaketela esperientzia kaltegarriek pazienteen osasunean izan dezaketen eragin negatiboa, estresari aurre egiteko estrategia egokitzaileak sustatuz eta ez-egokitzaileak murriztuz.","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"93 1","pages":""},"PeriodicalIF":0.0,"publicationDate":"2023-06-05","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":null,"resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":"139370875","PeriodicalName":null,"FirstCategoryId":null,"ListUrlMain":null,"RegionNum":0,"RegionCategory":"","ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":"","EPubDate":null,"PubModel":null,"JCR":null,"JCRName":null,"Score":null,"Total":0}
Ander Martin San Sebastian, Olatz Crende Arruabarrena, Patricia García Gallastegi
{"title":"Konbertasen rola tumorearen garapenean eta metastasian","authors":"Ander Martin San Sebastian, Olatz Crende Arruabarrena, Patricia García Gallastegi","doi":"10.26876/OSAGAIZ.1.2021.353","DOIUrl":"https://doi.org/10.26876/OSAGAIZ.1.2021.353","url":null,"abstract":"Konbertasak proproteina inaktiboak heltzeaz arduratzen diren serin proteasak dira. Orain arte, zortzi konbertasa mota deskribatu dira: PC1, PC2, furina, PC4, PC5, PACE4, PC7, SKI-1 eta PCSK9. Haien funtzioak askotarikoak dira eta, neurri handi batean, ezinbestekoak. Horregatik, haren espresioan emandako edozein aldaketak homeostasian eragiten du eta patologiak sortzen ditu. Azpimarratzekoa da, bai PCSK9 proteasak hiperkolesterolemian baifurinak 2019-NCoV infekzioan duten garrantzia. Konbertasen inplikazioa batez ere garapen tumoralean aztertu da. Atxikitze-molekulen, metaloproteasen eta molekula proinflamatorioen heltzean duten parte-hartzea deskribatu da, horiek guztiak garapen tumoralean inplikatuta baitaude. Bestalde, zenbait konbertasaren inhibizioarekin tumoreen sorrera moteltzea lortzen dela frogatu da, prozesu horretan duen garrantzia egiaztatzen duelarik. Halaber, konbertasak mikroingurune tumoralean agertzen dira, zehazki Liver sinusoidal endotelial cells (LSEC) direlakoetan. Duela gutxi, mota zelular horretako PACE4 eta PCSK9 konbertasen espresioaren aldaketa deskribatu da, koloneko tumore-zelula metastasikoetatik eratorritako bitartekoekin kontaktuan jartzen denean. Behaketa horrek aukera ematen du konbertasek gibeleko prozesu metastasikoan duten inplikazioa aztertzeko eta proteina horiek diana terapeutiko berri bat izan daitezkeela pentsatzeko.","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"13 1","pages":"0"},"PeriodicalIF":0.0,"publicationDate":"2021-07-01","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":null,"resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":"131646810","PeriodicalName":null,"FirstCategoryId":null,"ListUrlMain":null,"RegionNum":0,"RegionCategory":"","ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":"","EPubDate":null,"PubModel":null,"JCR":null,"JCRName":null,"Score":null,"Total":0}
{"title":"Petrosektomia subtotala kolesteatomaren tratamendurako: 2008-2018 arteko ikerketa erretrospektiboa duo-n","authors":"Maitane Alonso Saenz del Burgo","doi":"10.26876/OSAGAIZ.1.2021.357","DOIUrl":"https://doi.org/10.26876/OSAGAIZ.1.2021.357","url":null,"abstract":"Kolesteatoma jatorri ezberdineko erdiko belarrian hazten den epitelio ezkatatsu keratinizatuaren bilduma da, tamaina eta kokapenaren arabera klinika zabala eman dezakeena. Kolesteatomaren tratamendua kirurgikoa da, eta tinpanoplastia edota mastoidektomia dira aukerako teknikak. Zenbaitetan, ordea, aukera inbasiboagoetara jo behar da, eta horrelakoetan petrosektomia subtotala (PST) aukera baliagarria bilaka daiteke. Lan honetan Donostia Unibertsitate Ospitalean (DUOn) 2008-2018 artean erdik obelarriko otitis kronikoaren edota kolesteatomaren tratamendurako egindako petrosektomia subtotalen emaitzak erretrospektiboki aztertu eta literaturan aurkitu diren emaitzekin alderatuko dira. DUOko Otorrinolaringologia Sailean 2008-2018 artean egin ziren PSTen datuak bildu eta indikazioa erdiko otitis kronikoa edota kolesteatoma ziren kasuak aztertu dira, parámetro ezberdinak ikertuz. Bestalde, PubMed datubasean PSTaren inguruko bilaketa bibliografikoa egin da eta DUOko emaitzak PubMed-en aurkitutakoekin alderatu dira. 2008-2018 artean 73 PST egin ziren, indikazio ohikoenak erdiko belarriko otitis kronikoa (% 31), kolesteatomaren errezidiba (% 25) eta prozesu tumoralak (% 29) izanik. PST guztietatik, 35ek izan zuten erdiko otitis kronikoa edota kolesteatoma indikazio gisa. Ospitaleko batez besteko egonaldia 5,74 egunekoa izan zen. Kirurgia ostean batez besteko jarraipen-denbora 3,45 urte izan zen, eta kontrolerako EMNa erabili zen kasuen % 48,6an. Maizen agertu ziren konplikazioak honakoak izan ziren: infekzioa, paralisifaziala, hipofuntzio bestibularra, odoljarioa, belarriko fistula eta kolesteatomaren errezidiba. Oro har, DUOko egoera literaturan aurkitutako egoeraren parekoa da indikazioen, kirurgiaaurreko egoeraren, paziente motaren eta egoera audiologikoaren ikuspuntutik. Konplikazioei dagokienez, antzeko portzentajean agertu dira, baina infekzio-tasa handiagoa aurkitu da DUOko seriean, eta, horregatik, ikerketa sakonago bat egin liteke.","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"169 1","pages":"0"},"PeriodicalIF":0.0,"publicationDate":"2021-07-01","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":null,"resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":"122622909","PeriodicalName":null,"FirstCategoryId":null,"ListUrlMain":null,"RegionNum":0,"RegionCategory":"","ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":"","EPubDate":null,"PubModel":null,"JCR":null,"JCRName":null,"Score":null,"Total":0}
Ane del Palacio Totoricagüena, Joseba Pineda Ortiz, Aitziber Mendiguren Ordorica
{"title":"Antsiolitiko eta hipnotiko sedagarrien kontsumoa: generoaren araberako analisia nazioartean eta Euskal Autonomia Erkidegoan","authors":"Ane del Palacio Totoricagüena, Joseba Pineda Ortiz, Aitziber Mendiguren Ordorica","doi":"10.26876/OSAGAIZ.1.2021.359","DOIUrl":"https://doi.org/10.26876/OSAGAIZ.1.2021.359","url":null,"abstract":"Antsietatea ezbeharrei aurre egiteko erreakzioa da,baina atalase bat gainditzen duenean patologikoa izan daiteke. Loezinak, aldiz, loak hartzeko edo hura mantentzeko zailtasunari zein goizegi esnatzeari egiten dio erreferentzia. Bi nahasmendu hauen tratamendurako psikofarmakoak diren bentzodiazepinak (BDZ) eta hipnotikoak erabiltzen dira batik bat. Espainian psikofarmakoen kontsumoa handia da.Ikerlan honen helburuak honakoak izan ziren: 1) Nazioartean antsiolitikoen eta hipnotikoen kontsumoaren generoaren araberako analisia egitea. 2) 2006-2018bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan(EAE) antsiolitiko eta hipnotikoen generoaren araberako kontsumoaren landa-ikerketa egitea. Ikerlana gauzatzeko bilaketa bibliografiko sistematizatua egin zen bost datu-basetan eta EAEkoantsiolitiko eta hipnotikoen kontsumoa analizatu zen.Herrialde ezberdinetan emakumezkoen artean antsiolitiko eta hipnotikoen kontsumoa handiagoa izan zen. BDZ erabilienen artean diazepama eta lorazepama zeuden. 2006-2018 urteen artean EAEn kontsumitutako antsiolitiko-ontzien % 73 eta hipnotikoen % 66 emakumezkoek kontsumitu zituzten. Antsiolitikoen kasuan emakumezkoen artean saldutako ontzi kopurua 100 biztanleko, gizonezkoetan saldutakoa baino 1,09 aldiz handiagoa izan zen eta 0,87 aldiz handiagoa hipnotikoen kasuan. Psikofarmako guztiak kontuan hartutasaldutako ontzi kopurua handiagoa (% 67) izan zen emakumezkoen artean, antipsikotikoen taldeansexuaren araberako desberdintasuna txikiena izan zelarik. Horrela, antipsikotikoen kontsumoarekin doituriko probabilitatea (Odds Ratio)kalkulatuta, emakumezkoen arteanantsiolitikoak kontsumitzekoagizonezkoen arteanbaino2,2 aldiz handiagoaeta hipnotiko sedagarriak kontsumitzekoa, berriz, 2 aldiz handiagoa izan zen.EAEn lorazepam farmakoa izan zen salduena.Laburbilduz, EAEn ereantsiolitikoen eta hipnotikoen generoaren araberako kontsumoaren datuak bat datoz beste herrialdeetakoekin. Farmako salduenen artean lorazepamazegoen. Etorkizunean interesgarria litzateke datuak adinaren edota beste zenbait faktoreren arabera sailkatuta lortzea, horiek kontsumoan izan dezaketen eragina ikertu ahal izateko.","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"31 1","pages":"0"},"PeriodicalIF":0.0,"publicationDate":"2021-07-01","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":null,"resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":"116001724","PeriodicalName":null,"FirstCategoryId":null,"ListUrlMain":null,"RegionNum":0,"RegionCategory":"","ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":"","EPubDate":null,"PubModel":null,"JCR":null,"JCRName":null,"Score":null,"Total":0}
{"title":"Astean behineko intsulina egunean behineko intsulina bezain erabilgarria izan daiteke bigarren motako diabetesean","authors":"Asier Mitxelena","doi":"10.26876/OSAGAIZ.1.2021.358","DOIUrl":"https://doi.org/10.26876/OSAGAIZ.1.2021.358","url":null,"abstract":"Icodec intsulinak (astean behin) Glargina intsulinaren antzeko hobekuntza lortzen du hemoglobina glikosilatuan (–1,33 vs –1.15) hipogluzemia larrien tasa antzekoarekin (0,53 vs 0,46 hipogluzemia pertsonako eta urteko), baina hipogluzemia esanguratsu gehiagorekin (% 16 vs % 10). ","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"99 1","pages":"0"},"PeriodicalIF":0.0,"publicationDate":"2021-07-01","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":null,"resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":"115179727","PeriodicalName":null,"FirstCategoryId":null,"ListUrlMain":null,"RegionNum":0,"RegionCategory":"","ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":"","EPubDate":null,"PubModel":null,"JCR":null,"JCRName":null,"Score":null,"Total":0}
{"title":"Bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea: erizaintza-zainketak","authors":"Estibaliz Larrañaga Manzano","doi":"10.26876/OSAGAIZ.1.2021.315","DOIUrl":"https://doi.org/10.26876/OSAGAIZ.1.2021.315","url":null,"abstract":"Sarrera: Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen datu epidemiologikoen arabera, 2012 eta 2019 urte tartean bularreko minbiziaren intzidentzia % 7,5 hazi da. Ondorioz, minbiziari aurre egiteko tratamendua jaso duten emakumeen eta horrekin erlazionatutako linfedemaren intzidentziak ere gora egin du. Frogatu da linfedema pairatzen dutenek ezintasun handiagoa dutela, bizi-kalitate okerragoa eta nahasmendu psikologiko gehiago dituztela konplikazio hori ez dutenek baino, eta, ikerketek diotenaren arabera, erizaintza-zainketek paziente horien egoera hobetu dezakete.Helburua: Lan honen helburu orokorra da bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea hobetu dezaketen erizaintza-zainketak aztertzea.Metodologia: Helburuen garapenerako berrikusketa narratiboa erabili da eta PIO egiturari jarraituta zenbait datu-basetan (Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud, Dialnet, Cuiden eta Cochrane) bilaketa bibliografikoa aurrera eraman da. Horrez gain, informazio zabalagoaren bila, hainbat web-orri ere kontsultatu dira (Asociación Española contra el Cáncer, American Society of Clinical Oncology, National Cancer Institute eta NNNConsult). Barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu ondoren, 17 artikulu, txosten zientifiko 1 eta 4 web-orrirekin egin da lan.Emaitzak: Linfedemak pazientearen bizi-kalitatean eragin nabarmena daukaongizate fisikoan, psikologikoan, sozialean eta espiritualean. Erizain-interbentzioek bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezakete identifikazio goiztiarrarekin, osasun-heziketarekin, profesionalen koordinazioarekin, autozainketaren promozioarekin eta konpresio-arropen erabilera bultzatzearekin.Ondorioak: Linfedemak 7 domeinuetan du eragina pazienteen eguneroko bizitzan.Erizaintzari dagokionez, osasunaren promozioan eta konplikazioaren prebentzioan dago gakoa.","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"244 1","pages":"0"},"PeriodicalIF":0.0,"publicationDate":"2021-07-01","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":null,"resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":"115009082","PeriodicalName":null,"FirstCategoryId":null,"ListUrlMain":null,"RegionNum":0,"RegionCategory":"","ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":"","EPubDate":null,"PubModel":null,"JCR":null,"JCRName":null,"Score":null,"Total":0}